Erresistentziako Emazteen Plazaren inaugurzioa 2022ko ekainean © A. Oliviero 

Commémoration, Bizi hiritarra

Erresistentziako emazteen omenezko eskultura

2022ko ekainean, plaza at inauguratua zen Baionan, aionr emazte erresistenteen omenez, Les Bask’Elles taldeak ezagutaraziak. Diru bilketa kanpaina bat abiatua da bertan izanen den eskultura baten finantzatzeko.

Data honetan argitaratua

Bere ikerketa lan historikoen karietara eta biztanleekin bat eginez, Les BaskElles taldeak, Les Bascos elkartearen baitan, hogeita lau baionar atera ditu itzalpetik, Erresistentziaren erakundeetan izenburu ezberdinekin identifikatuak. Emazte noble haiei eskainia, haien papera maiz gordetua izan baita, espazio publikoan oroitzeko leku bat zen orduan lehena Hexagonoan.

«  Gizarte maila guzietatik etorriak, egunerokoan aritu dira klandestinitatean. Bankuko langilea, okina, gizarte langilea, liburuzaina… Erabakigarriak izan ziren ihesbide, informazio eta hornidura bideetan. Ez zuten armarik hartu, baina eguneroko bizitza arriskuan eman zuten, batzuk atxilotu zituzten, eta beste batzuk erbesteratu zituzten » oroitarazten digu BaskElles taldeak.

Oroimen-lan horrekin segitzeko, Poulpykiss artistak eskultura interktibo eta ebolutiboa eginen du, eta « Erresistentziako Emazteen Plaza » honen bihotzean instalatua izanen da. Transmisio eta memoria proiektu hori finantzatzeko, finantzazio hanpaina parte-hartzailea hasi da  Hello Asso plataforman.

Mezenasgoko afaria

Bestalde, mezenasgo afari bat iraganen da 2024ko apirilaren 18an, ostegunarekin, Jean-Dauger estadioko Mendia saloian, BaskElles, Aviron Bistronomie eta Bayonne Pays Basque Cultures-ek antolaturik. Afari hau, Lionel Elissalde sukaldariak prestatuko du, eta ondorengo enkantea, Gorka Robles, Gérard Luc eta Charles Diaz-ek animatuko dute. Proiektu hau lagundu nahi duten eta afari honetan parte hartu nahi duten enpresa eta partikularrek izena linean eman behar dute edo ondoko zenbakietara deitu behar dute: 05 59 46 61 19/06 02 59 50 43 (erreserba 2024ko apirilaren 17a baino lehen egitea aholkatzen da).